Donostia saria jasoko du Hirokazu Kore-eda zinema zuzendariak
Zuzendari japoniarra da Donostia saria jasoko duen Asiako lehen zinamagilea. Lau aldiz lehiatu da Sail Ofizialean, eta bitan lortu du Publikoaren Saria.
66. Donostia Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du Hirokazu Kore-eda zuzendari japoniarrak (Tokio, 1962), horrela, aintzatetsiko dute zinemaren munduari egin dion ekarpena. Kore-eda Zinemaldiaren ohorezko sari garrantzitsu hori jasoko duen Asiako lehen errealizadorea. Saria emateko ekitaldia Viktoria Eugenia Antzokian izango da. Ekitaldia osatzeko, Manbiki kazoku / Shoplifters filma proiektatuko dute; Urrezko Palmorria irabazi zuen azken Canneseko zinema-jaialdian.
Hamargarren aldiz parte hartuko du Kore-edak Donostia Zinemaldian. Aurretik, Sail Ofizialean lehiatu da film hauekin: Wandafuru raifu / After Life (1998), Hana yori mo naho / Hana (2006), Aruitemo auritemo / Still Walking (2008) eta Kiseki / I Wish (Milagro, 2011) –gidoi onenaren saria lortu zuen–; eta Zabaltegi-Bereziak sailean film hauekin: Nochi-no-hi / The Days After (2011) eta Perlak sailean Soshite chichi ni naru / Like Father, Like Son (2013), Umimachi Diary / Our Little Sister (2015), Umi yori mo mada fukatu / After Storm (2016) eta Sandome no satsujin / The Third Murder (2017).