Garagardoaz gozatzeko aukera dago Saguesen
klubaren webgunearen bidez.
Egunero ordutegi bera izango du azokak, 18:00etatik 00:00etara. Egunen batean musika emanaldiren bat ere egongo da, aurreko urteetan egin duten moduan. Horrela, garagardoaz, giroaz, paisaiaz eta lagunarteaz gozatzeaz gain, musikarekin tarte dibertigarria igarotzeko aukera izango dute Sagueseko karpara gerturatzen direnek. Antolatzaileak gogotsu daude: «Azoka izan dadila 2018-2019 denboraldi paregabe baterako abiapuntua!».
Aurten ere Sagueseko Garagardo Azoka antolatu du Bera Berako errugbi atalak. Hamaseigarren urtea du azokak, eta ekainaren 28tik uztailaren 8ra antolatu dute 2018koa. Azokaren helburu nagusia da babes ekonomikoa lortzea errugbi sailarentzako: «Babesleen laguntzaz, azoka eta antzeko beste jarduera batzuen bidez, lortzen dugu urtetik urtera hobetzea errugbian, hainbeste maite dugun kirolean. Errugbi eskolatik hasi eta senior taldeetara bitarteko baliabideak lortzen ditugu, hazten joateko».
Boluntario askoren lanari esker da posible urtero azoka antolatzea, eta antolatzaileen arabera, aukera ederra izaten da lagunarteaz gozatzeko. Gainera, mahaia aurrez gordetzeko aukera dago,