Argitaletxe eta denda ugarik jarri dituzte euren postuak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostiako Liburu eta Disko Azoka ireki dute Gipuzkoa plazan, eta uztailaren 15a arte egongo da zabalik. Ordutegi zabala izango du: 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
Azokaren aitzakian, jarduerak eta liburu aurkezpenak egingo dituzte, azokan bertan eta Liburutegi Nagusiko San Jeronimo kaleko aretoan:
- Uztailak 2, astelehena. 19:00: Guia del GR 225. Fuerte de Ezkaba-Urepel, Javier Rey Bacaicoa, Pamiela argitaletxea.
- Uztailak 3, asteartea.
- 11:00: Hondar aleak, Rafa Ugalde, Erein.
- 12:00: Lucio Urtubiaren komikia, Belatz, Dani Fano, Txalaparta.
- 19:00: 22 de septiembre, San Fermín, Juan Retana, Pamiela.
- Uztailak 4, asteazkena. 19:00: Mina edo libertatea! Biba Mina!, Kepa Larrea, Pamiela.
- Uztailak 5, osteguna.
- 11:00: Haur eta gazte literaturako bost liburu, Erein.
- Uztailak 5, osteguna, 18:00: Nobela beltza, mahai ingurua.
Jarduera ugari antolatu ditu Kaxilda liburudendak ere azokarako.