Illarramendik eta Zubeldiak kontratua luzatu dute Realarekin
Toño Ramirezek eta Sergio Canalesek ez dute Realean jarraituko. Beste hainbat jokalariren jarraipena ere zalantzan dago: Hector Hernandez, David Concha eta Geronimo Rulli.
Fitxaketei dagokienez, bi izen agertu dira azken boladan. Mikel Merino erdiko jokalari nafarra da horietako bat. Talde txuri urdinari baiezkoa eman diola zabaldu dute hedabide hainbatek, eta Newcastle klubarekin adostasunera iritsi beharko da Reala. Aitor Fernandez atezain gipuzkoarra da beste izena. Numantziako jokalariak denboraldi ona egin du Soriako taldearekin eta txuri urdinen interesa sortu du.
Datorren denboraldiari begira lanean jarraitzen du Realak. Orain arte iragarri duten fitxaketa bakarra Asier Garitano entrenatzaile gipuzkoarrarena da. Gainerakoan, hainbat jokalarik talde txuri urdina utzi dute, eta beste batzuk kontratua luzatu dute.
Asier Illarramendi mutrikuarrak 2023 urtera bitarte jantziko du Realeko elastikoa, eta Igor Zubeldia azkoitiarrak 2024 urtera arte. Harrobiko jokalariak lotzeko asmoarekin jarraitzen du klub donostiarrak.
Xabi Prieto erretiratuarekin batera, Carlos Martinezek, Markel Bergarak –Getaferekin sinatu du kontratua–,