Uliako Mintegietako ur-biltegiak ezagutzeko bisitak egingo dituzte
Donostian etxeetara ura eramateko eraiki ziren lehen bi ur-biltegiak dira Soroborda eta Buskando. Ordura arte hiria Morlans eta Uliako iturriekin moldatzen zen, baina biztanleriak gora egin zuen Donostian eta ur beharrak ere bai. Soroborda biltegia 1869an jarri zen martxan (7.000 m3) eta handik 30 urtera aurrekoa baino handiagoa den Buskando ur-biltegi berria eraiki behar izan zen (10.000 m3). Aranzadi Zientzia Elkarteak 2006an txosten batean azaldu zuen ur-biltegi hauek balio arkitektoniko handia dutela, diseinuagatik eta eraikuntzarengatik. Horregatik, hiriaren ondareko elementu garrantzitsua dira.
Hilabete amaieran ere bisitak errepikatuko dituzte, uztailaren 29an, hain zuzen.