Euskotren Ligan ariko da Arraun Lagunak, bigarren urtez jarraian
ETE ligan zeresana emango du ziur.
Gizonetan, Donostiarrak lortu zuen igandean arantza kentzea, larunbateko bederatzigarren postuaren ostean. Azkar dabil Bantxa ontzia, eta TKE ligan indartsu sartu da, berria izan arren.
TKE LIGA
EUSKOTREN LIGA
Indartsu dabiltzala erakutsi dute berriro ere asteburuan Donostiako traineruek. Emakumeetan, Arraun Lagunakek lortu du Euskotren Ligarako sailkatzea, helburutzat jarrita zuen bezala. Horrela, bigarren urtez jarraian, emakumeen traineruen gorengo mailan ariko da, San Juan, Orio eta Hondarribiarekin batera. Donostiarrak ez du lortu lehenengo lau ontzi azkarrenen artean sartzea, baina maila polita erakutsi du; eta