Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketa irabazi du Donostiak
Donostiak jantzi du txapela, Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketan. Lehen aldiz jokatu dute modalitate hori Herriartekoan, eta donostiarrek izan dute irabazteko ohorea. Hamasei herri aritu dira txapelketan, eta Azpeitia eta Donostia iritsi ziren finaleran, joan den ekainaren 24an.
Altzan jokatu zuten finala, eta Azpeitiari 1-2 mendea hartu zion Donostiak. Pilotari hauek ordezkatu zuten Donostia finalean: Gastesi, Urbieta, Peluaga, Barbulo, eta Elejalde.
FINALEKO EMAITZAK
- Banaka, frontoi osoan: AZPEITIA (Lopetegi) 20 / DONOSTIA (Urbieta) 17
- Binaka: AZPEITIA (Martija-Alkorta) 9 / DONOSTIA (Barbulo-Gastesi) 20
- Banaka, 7aren barruan: AZPEITIA (Egiguren) 13 / DONOSTIA (Elejalde) 20