Garbiñe Etxeberria kirol zuzendaria eta Marta Cardona. (Argazkia: Reala)
Realak
Marta Cardona atzelari zaragozarraren fitxaketa itxi du gaur, 2019ko ekainaren 30era bitarte luzatuko den kontratuaren sinadurarekin. 23 urteko jokalariak eskuin hegalean jokatzen du, eta aurreko denboraldian Levanten jokatzetik dator. Aurretik Zaragozan jokatu zuen, lau urtez.
Klubak 2018-19 denboraldirako aurkeztu duen bigarren fitxaketa da hau,
duela pare bat aste Oihana Aldai atezaina ere taldera batu zelarik.