Deustuko Unibertsitateko Plan Bereziari argi berdea eman dio udalak
Donostiako Udalak Deustuko Unibertsitatearen eskaerari erantzun dio. Horrela, unibertsitateko bi eraikin berritzeko Plan Bereziari hasierako onarpena eman dio udalak. Horren arabera, Seminario eraikineko Dorre Baxuaren eta Areto Nagusiaren azalen eraikigarritasuna berrantolatuko dute.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, Deustuko errektoreak duela urte eta erdi egindako eskaera aintzat hartu dute.