Altzan kezkatuak daude
Ekialdeko Barrutiaren Udal Batzarra osatzea ez da lan erraza izan, eta bukaera eman zioten prozesuari joan den ostiral arratsaldean. Argi dago bilera hura ez zela izan partaideen gustukoa: “Bost minututan gauzatu zen ekitaldi iluna, non ez ziren agertu baizik eta lotura zuzena duten udal agintariak, eta hauek ere hutsune nabarmenekin. Ekimen honek ez zuen merezi izan ez udalaren prentsa ohar bat eta ez ere udalaren webguneko albisteetan aipamenik ere”.
Hain zuzen, Altzako udal eraikin zaharrean eman zioten bukaera eraketa prozesuari, azken sei hilabetean egindako lanaren ostean. Talde politikoen izenean, zazpi partaide sartu dituzte batzordean; eta Altzako elkarteen artean, zortzi ordezkari. “Espero dezagun gertatutakoak ez erakustea benetan espero daitekeena udal agintarien aldetik, bai batzar honek jokatu dezakeen paperaz, eta Ekialdeko Barrutia martxan jartzeko erabaki administratiboak adierazi dezakeenaz”, diote mintegikoek.
Altzan oso kezkatuak daude Ekialdeko Barrutia dela eta, Estibaus webgunean aipatu dutenez.