Euskara zerbitzu hainbati diru-laguntzak emango dizkie udalak
Euskara oinarri duten hainbat egitasmo diruz lagunduko ditu Donostiako Udalak. Tokiko Gobernu Batzordean adostu dituzte. Ondoregoak dira diru-laguntza jasoko dutenak, eta zenbatekoak:
- Informatikari Euskaldunen Bilkura 2018 egitaraua garatzeko 4.000 euro jasoko ditu Udako Euskal Unibertsitateak.
- Mintzanet egitasmoa donostiarren artean zabaltzeko 4.400 euro jasoko ditu Maramara taldeak.
- Euskarabentura espedizioa 2018 egitaraua garatzeko 3.000 euro jasoko ditu Euskarabentura elkarteak.
- Hiriko hainbat euskaltegiren artean 16.260 euro banatuko dituzte: Antiguako euskaltegia (1.828), Groseko euskaltegia (1.955), Hitzez euskaltegia (4.097), Ilazki euskaltegia (4.606), Urrats euskaltegia (1.296) eta Urumea euskaltegia (694).