Ingurumenarekin arduraz jokatzeko kanpaina abiatu du Aldundiak hondartzetan
Cristina Enea Fundazioak ere kanpaina bat abiatu berri du.
ALDUNDIAREN KANPAINAREN EGUTEGIA
Uztailaren 3tik 8ra: HONDARRIBIKO hondartza
Uztailaren 10tik 15era: ORIOKO hondartza
Uztailaren 17tik 22ra: ZARAUZKO hondartza
Uztailaren 24tik 29ra: GETARIAKO hondartza
Uztailaren 31tik abuztuaren 5era: ZUMAIAKO hondartza
Abuztuaren 7tik 12ra: DEBAKO hondartza
Abuztuaren 14tik 19ra: MUTRIKUKO hondartza
Abuztuaren 21rik 26ra: ZURRIOLA
Abuztuaren 28tik 31ra: KONTXA
Informazio gune ibiltari bat jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hondartzetan, udan barrena. Zehazki, zortzi hondartzetan zabalduko dute informazioa, hondartzetan ingurumenarekin arduraz jokatzeko gomendioak emanez. Hondakinen gaikako bilketari buruz sentsibilizatuko dituzte erabiltzaileak, eta plastikoek itsasoan duten inpaktuaren berri emango diete. Donostiara abuztuan zabalduko dute kanpaina, Zurriolan eta Kontxan.