Eneko Goia alkatea, gaurko prentsaurrekoan. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak iazko Kontu Orokorra behin betiko onartu du, ezarritako helburuak beteta. Izan ere, Kontuhartzailetza Orokorraren Txostena 2017rako ezarritako Helburuen Betetzeari buruzkoak bete ditu udalak. Hala nola, aurrekontuen oreka, zorra, gastuen araua eta hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea betetzea.
2017 urtea superabitarekin itxi du udalak. Hain zuzen ere,
3,5 milioi euroko superabita izan du udalak, eta bere baitako gainerako erakunde autonomo, anonimo eta erakundeen kontuak aintzat hartuta. Uztaileko udalbatzan, hilaren 19an, eztabaidatuko dira Kontuen Batzorde Bereziaren ebazpenaren ostean. Ondoren, Herri Kontuen Euskal Epaitegira bidaliko dira.
Superabitaz gain, Eneko Goia alkateak azpimarratu du udalak
20,3 milioi euroko erreserba duela, baldin eta jaso beharreko diru-sarrerak bertan behera geratuko balira, egoera horri aurre egiteko. Aurrekontuen orekari dagokionez, azaldu du defizita hutsean uztea zela helburua, eta urtea superabitarekin bukatu dela. “Donostiako Udalaren finantzen egoera ona da eta beharrei aurre egiteko gai da”, esan du Goiak.