Prozesioa egingo dute 'donostiarron izaeraren hileta' dela eta
Bizitza Da Handiena herri mugimenduko kideek turistifikazioak eragindako hiriaren izaeraren galera salatzeko ekintza egingo dute uztailaren 12an. Hain zuzen, Donostiarron izaeraren hileta izenpean aurkeztu dute egitasmoa, Parte Zaharrean zehar doluz jantzita prozesio bat egingo dutelarik.
Herritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte. Prozesioa ostegun gauean abiatuko dute, 00:00etan, Bulebarretik.