Emakumeentzako autodefentsa tailerra egingo dute Manteo kiroldegian
Abuztuaren 3an emakumeentzako autodefentsa tailerra egingo dute Manteo kiroldegian. Ubarroiak kofradiak eta Bera berak antolatuko dute, eta hamasei urtetik gorako emakumeei egongo da zuzendua. Sarrera doakoa izango da, baina plaza mugatuak izango ditu.
Tailerrak 10:30etatik 12:30era bitarte iraungo du, eta bertan izena emateko autodefentsa.ubarroiak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute interesatuek.