‘Save the Children’ GKE-ak antolatu duen ‘Giza Liburutegia’. (Argazkia: Save the Children)
Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak martxan duen
Giza Liburutegia proiektua Donostiara
helduko da asteburu honetan. Haur migratzaile eta errefuxiatuen errealitatea azaleratu eta hauen inguruan sortzen diren aurreiritzi eta estereotipoak apurtzeko sortutako kanpaina da.
Bulebarreko kioskoaren aldamenean egingo dute jarduera eta ostiralean, uztailaren 6an, hasiko da, 18:00etatik 20:30 arte. Larunbata eta igandean, aldiz, 12:00etatik 14:30 arte eta 18:00etatik 20:30 arte izango da.
Antolatzaileek azaldu dutenez,
Giza Liburtegia-ren ardatza pertsonak “irakurtzea” da. Pertsonen arteko elkarrizketa sustatzen duen esperientzia eskaintzea da xedea: bertakoak “irakurleak” dira eta gure artean bizi diren pertsona migratuak “liburuak”. Profil ezberdinak elkartuko dira errealitatearen irakurketa eta ulermena baliatuz, aurreiritzi eta estereotipoak apurtzeko.
Kanpainako koordinatzailea den Sara Polok, honakoa adierazi du: “besteak beste, Euskadira haur izanda heldu ziren migratzaile eta errefuxiatuen testigantzak plazaratu nahi ditugu, baita, Euskaditik atzerrira joan izan behar zutenenak ere. Islatu nahi izan dugun aniztasun honek arrazoi zehatz bati erantzuten dio: migrazioak mila aurpegi ditu eta ezin da modu bakar batean ulertu. Hori bai, haurrak dira beti kaltetuenak”.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren
Euskal gizartearen jarrera kritiko eta eraldatzailearen sendotzea haur migratzaile eta errefuxiatuekiko proiektuaren baitan kokatzen da eta migrazioetan gertatzen diren giza-eskubideen urraketa aztertzen ditu haurtzaro, genero eta bake-kulturaren ikuspegitik.
Giza liburutegi ibiltariak dagoeneko Bilbo, Agurain, Araia, Eibar, Irun, Getxo eta Gernika bisitatu ditu eta Donostiari Gasteizek hartuko dio lekukoa hurrengo astean (uztailak 13-15).