Musikagela Fest jaialdiaren aurkezpena. (Argazkia: Donostia Kultura)
Uztailaren 14an egingo dute
Musikagela Fest jaialdia Memoriaren Lorategian, 11:00etatik 21:30era. Pop-rock, punk-rock, soul eta rhythm and blues musika estiloek hartuko dute egitaraua.
Estreinako jaialdian, Musikagela zerbitzuak urtean zehar antolatzen dituen entsegu lokaletako edo kontzertu zikloetako kide izan diren bost donostiar talde egongo dira. Horiekin batera, hiru taldek joko dute: Bartzelonako Dani Nel-lo y los Saxofonistas Salvajes, Madrilgo Anaut eta Donostiako Javier Sun.
Musika egitarauaz gain, beste hainbat jarduera antolatu dituzte. Hala nola, eskulangintza ikastaroak pintura eta paperezko musika tresnen eskulanen inguruan eta Beat Box ikastaroak. Bestalde, kartel ilustrazioen eta disko, binilo zein merchandising salmentako hainbat stand egongo dira, ez bakarrik jaialdian parte hartuko duten taldeei buruzkoak, baizik eta haien lanak erakutsi nahi dituzten hiriko eta inguruko talde guztien ingurukoak.
Musikagela udal zerbitzua Donostia Kulturak kudeatzen du 2005. urtetik, entsegu lokalak jarriz eta, 2012an, eskaintza zabaltzea ezarri zuen helburutzat, ondorengoen bitartez: kontzertu ziklo, ikastaro,
master class, maileguko material (zuzenekoa eta grabazioa), aholkularitza eta hirian musika jarduera bultzatu eta dinamizatzen lagunduko duen edozein jardueren bitartez.
“Herritarren arreta erakarri nahi da bertako musika talentua erakusteko, tokiko taldeei Jaialdian parte hartzeko parada emanez eta aire librean beste talde batzuekin joz eta, hartara, entsegu lokaletatik kanpora haien itzala luzatuz”, azaldu dute antolatzaileek.
Egitaraua eta ordutegiak:
- 12:30 Physis vs Pelax.
- 13:30 Anaut.
- 14:50 Premodernos.
- 15:50 Tenpera.
- 16:50 Txarkey.
- 17:50 Frank.
- 18:50 Javier Sun.
- 19:50 Dani Nel-lo y los Saxofonistas Salvajes.