Trueba zinema aretoa. (Argazkia: Lide Ferreira)
Principe, Antigua Berri eta Trueba zinema aretoetako sarreren prezioa jaitsiko du SADEk. Espainiako Gobernuak iragarritako BEZaren jaitsiera dela eta –%21etik %10era–, salneurria murriztuko dute 7,80 eurotik 7,60 eurora, ostiraletik aurrera.
2012ko irailean igo zuten zinema sarreren BEZa. Horrek, ordea, SADEren zinema aretoen sarreretan eraginik izan ez zuela adierazi du. Hain zuzen ere, urte hartatik 80 zentimo igo da prezioa, kontsumoko prezioen indizearen igoera zehazki.
Facua kontsumitzaile elkarteak otsailean kaleratutako ikerketa baten arabera, Donostia da zinema sarrera merkeenak dituen euskal hiriburua.