Zigarrogileetako batzuk, Tabakaleran. (Argazkia: Tabakalera)
Kearen artxibogileak erakusketa inauguratuko dute ostiralean, 19:00etan, Tabakalerako Sotoan (0 solairua). Hainbat tresna jasotzen ditu erakusketak, Tabakaleraren iraganarekin eta orainarekin lotura dutenak. Hainbat urtez lanean aritu dira Tabakalerako zigarrogile ohiak, hainbat artista eta egungo kultura zentroko Hezkuntza taldea, eta horren emaitza da erakusketa. Eraikinean zeuden objektuetatik eratorritako sentipenak eta bizipenak jaso dituzte.
Dei egiten diete Tabakaleraren historian interesa duten guztiei: langile ohiak, auzotarrak… bileretan parte har dezaten, Hezkuntza taldearekin eta zigarrogileekin batera. Interesa dutenek idatz dezakete
hezkuntza@tabakalera.eu posta elektronikora.