Euskal errepublikaren inguruko solasaldia egingo du Sortuk
Sortuk euskal errepublikaren inguruko solasaldi bat egingo du uztailaren 12an, arlo desberdinetako adituen partaidetzarekin. Bertan euskal errepublikaren aldeko arrazoietan sakonduko da, prekarietatea eta pentsio sistemaren gaiak jorratuz, besteak beste.
Hizlari gisa Unai Apaolaza Filosofia irakaslea, Jone Etxeberria Sortuko herrigintzako Gipuzkoako arduraduna eta Beñat Irasuegi Talaios, Olatukoop eta Koop Fabrikako kidea izango dituzte. Naroa Iturri kazetariak moderatuko du solasaldia. Easo plazan izango da, 18:30ean.