Donostiako Erlauntzako kideak, ekoizleak eta kontsumitzaileak. (Argazkia: Impact Hub Donostia)
Erleen koloniak bizi diren tokia da erlauntza. Neurri txiki baina indar handiko animalia hauek, komunitatean bizi dira, eta erlauntza erabiltzen dute babesteko, ugaltzeko, bizitzeko, eta eztia eta argizaria sortu eta gordetzeko.
Erleek osatzen duten koloniaren oso antzekoa sortu dute
Donostiako Erlauntza plataformakoek, Tabakalerako hirugarren solairuko Impact Hub espazioan. Elikagaien salmenta zuzenaren bitartez, ekoizle eta kontsumitzaileek osatzen duten komunitatea sortu dute, erlauntza baten antzekoa.
Biharko astekarian,
Erlauntzaren nondik norakoak azalduko dizkigute plataformako kideek.