Hirugarren Glad is the day jaialdia, Egiako parkean. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Glad is the day musika jaialdia egingo dute aurten ere, laugarren urtez. Aurten, ordea, lehenengo aldiz, bi egunetara zabalduko dute. Le Bukowski eta Dabadaba aretoek antolatuta, abuztuaren 4an, gau osoko jaia egingo dute, dj saioekin, 21:00etatik 6:30era, bi aretoetan doako sarrerarekin. Abuztuak 5ean, berriz, Egiako parkera igaroko da jaia, egunez, 12:00etatik 21:00etara: DJ gunea, azoka, arte instalazioak, haurrentzako jarduerak, eta janari eta edari postuak.
Parte hartuko duten talde eta dj-en berri emateko, prentsaurrekoa egingo dute uztailaren 18an.