Kaleko musikaren lehen jaialdia egingo dute Donostian
webgunean topatuko dute informazio guztia.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak I. Donostia Buskers Festival jaialdia antolatu du, kaleko musika hitarrei hurbiltzeko asmoarekin. Era berean, hiriko aisialdi eta turismo jarduera Parte Zaharretik zein Zurriolatik ateratzeko asmoa dute. Gipuzkoako hogei bikote eta bakarlariek kontzertuak eskainiko dituzte urriko zubian, Donostiako auzo guztietatako ostalarien terrazetan.
Hain zuzen ere, kontzertuak urriaren 11tik 14ra bitartean izango dira. Musikaren munduko profesionalez osaturiko epaimahaiak emanaldi horiek aztertu, eta bost musikari aukeratuko ditu Donostiako Sustapenak antolatzen duen Gabonetako Azokan egingo den finalerako.
Finalean hiru sari banatuko dira. Lehenak 1.200 euro jasoko ditu eta bigarrenak 800 euro, biak ala biak epaimahaiak aukeratuta. Hirugarren sari bat ere banatuko dute: herriko kategoria. 500 euro jasoko ditu, ikuslegoak aukeratuta.
Parte hartu nahi duten musikariek eta ostalaritza zerbitzuek jaialdiaren