Etorkizunari begira bete ditu urteak Larrotxene kultur etxeak
Hogeita hamar urte bete ditu Intxaurrondoko Larrotxene kultur etxeak. Hirian zabaldu zuten lehendabizikoa izan zen, beste hirurekin batera. 1987an izan zen hori, eta urtebete beranduago ikus-entzunezkoetan espezializatu zuten Intxaurrondo zaharreko kultur etxea. Horrela sortu zen Larrotxene Bideo egitasmoa, eta horri esker ezagunagoa da Donostia mailan.
Jatorria, sorrera, bilakaera eta orainaren berri izateko kultur etxearen harremana duten hainbat pertsonekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk. Etorkizunari begira ere jarri ditu Jon Aizpurua Donostiako Kultur Ekintzako zuzendaria, Ane Osa kultur etxeko zuzendaria eta Begoña Alzaga Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteko kidea.
Larrotxeneri buruzko erreportaje zabala biharko astekarian irakurri ahal izango da.