Argazkia: Reala
Realak eta Real Madrilek Alvaro Odriozolaren fitxaketa itxi dute gaur, jokalariaren eta bi taldeen akordioaren sinadurarekin. Klub madrildarrak jokalari donostiarrarekiko zuen interesa aspalditik dator, eta bere fitxaketa erortzear zegoela zioten zurrumurruak areagotu egin dira azken egunetan. Akordioaren zifrak ez dituzte oraindik ezagutarazi, baina fitxaketak 40 milioi inguruko kostua izatea espero da.