(Argazkia: Donostiako Udala)
Cervantes aparkaluaren aireztapen sistemaren burdin-sarea lekuz aldatzeko obrak amaitu dituzte, eta Askatasun hiribidetik Urbieta kalerako biraketa segurtasunez egin ahal izango dute motorrek hemendik aurrera. Burdin-sarea hiru zatitan banatu eta Askatasunaren hiribidearen taxi geltokiaren ondoko espaloiaren zati batean eta Urbieta kaleko bi puntutan ipini dute, trafikoari eragiten ez dioten lekuetan.
Obrak 180.000 euroko kostua eta hiru hilabeteko iraupena izan du.