(Argazkia: Oskar Moreno)
Black is Beltza erakusketa bisita daiteke San Telmo Museoan. Fermin Muguruza abeslariak eta Azkuna Zentroak elkarlanean egindako proiektua da, eta irailaren 30a arte egongo da zabalik, museoko Laborategian, doako sarrerarekin. Abiapuntua da Iruñeko erraldoiek izan zuten presentzia 1965eko New Yorkeko Erakusketa Unibertsalean. Musika, maitasuna eta iraultza nahasten dituen akzio eta espiotza istorioa kontatzen du. Manex Unanueren kontakizuna hartu dute oinarri. Hainbat jarduera egingo dituzte uztailean, tartean, San Telmo Gaua, uztailaren 21ean. Bisita gidatuak egingo ditu Muguruzak, irailaren 6an eta 13an.