Donostiarraren gizonezkoen ontzia, aurtengo ligako estropada batean. (Argazkia: Eusko Label liga)
Traineru denboraldia bete-betean dagoen honetan, dagozkien ligetan parentesi bat egingo dute arraunlariek, lurralde bakoitzeko txapelketak jokatzeko. Gipuzkoako Traineru Txapelketan lehiatuko dira talde donostiarrak, asteazkenean, 18:00etan, Mutrikun. Nor baino nor ariko dira Donostiarraren gizon eta emakumeen traineruak, Arraun Lagunaken emakumeen trainerua, eta Fortunako beteranoen ontzia, bakoitza dagokion aurkariekin.
Beteranoek emango diote hasiera txapelketari, eta txanda bakarrean ariko dira: Fortuna, Zuamaia eta Zarautz.
Ondoren, emakumeen txanda izango da. Lehenengo txanda aterako dira Tolosaldea, Hernani eta Lapurdi; bigarren txanda, berriz, Hondarribia,
Donostiarra eta Hibaika; eta, azken txandan, San Juan, Orio eta
Arraun Lagunak.
Gizonek itxiko dute txapelketa, hiru txandetan. Lehenengoan: Lapurdi, Hibaika eta Mutriku. Bigarrenean: San Juan, Getaria, Zarautz eta Zumaia. Azkenekoan: Hondarribia, Orio,
Donostiarra eta San Pedro.