Eneko Goia: "Ondare garrantzitsua utzi digu Setienek"
Bart zendu da Jose Maria Setien Donostiako gotzain izandakoa. Eneko Goia alkateak bere ondarea gogora ekarri eta doluminak helarazi dizkie familiari zein hurbilekoei.
Setienek Euskal Herrian “bere marka” utzi duela esan du Goiak. “Pentsamendu sakoneko gizona, etikan sakon ibili zena. Garai zailetan gotzain izatea egokitu zitzaion, eta horrek iskanbilaren batean sartu zuen. Bere pentsakeragatik modu bidegabean tratatu zuten”.
Horrekin batera, gotzain ohiaren ibilbidea eta ekarpena azpimarratu ditu: “Ondare garrantzitsua utzi digu Setienek”.
Erlazionatutako edukiaJose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua hil da