Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua hil da
Duela bost urte Gotzain izan zen garaiez, elizaren egungo egoeraz, Vatikanoaz eta Aita Santuaz jardun zuen Xabier Euzkitzerekin, Azpeitian, solasaldi batean. Asko esan eta idatzi da Setienen ibilbideaz eta berak esandakoez, baina horrekin “sekula minuturik duela galdu” azaldu zuen ekitaldi hartan: “Gotzain nintzenean uste nuena egiten saiatzen nintzen. Gipuzkoako eta Euskal Herriko arazoak bereziak ziren, eta horretaz hitz egiten nuen. Gotzainak arazo horiez hitz egin behar zuen, berak nahi ez bazuen ere. Arazo horiek, finean, elizaz kanpo ere planteatzen ziren, eta jendeak kezkak zituen”. Setienen ustez “arazoa ez da gotzaina mediatiko izateko sartu ote zen”. Izan ere, “gaiak haiek ziren, ez nituen nik asmatu, eta gotzaina arazoen tartean zegoen. Gainera, arazoak ezin ziren alde batera utzi”.
Bestalde, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde agertu izan da, baita ETAri amaiera eman eta gatazka gainditzeko bake prozesua bultzatzearen alde ere.
2003an, Urrezko Domina eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak, “komunitatearen alde zuzentasunez eta koherentzia intelektualez aritu delako lanean, eta justizia, elkartasuna, askatasuna eta norbanakoen eta taldekoen eskubideak errespetatzea eraginkortasunez defendatu dituelako”.
Elkarrizketa egin genion 2012an.
Informazio gehiago Berria-n.
Jose Maria Setien Donostiako gotzain izan zen 1979tik 2000ra. Urte horretan, iktus bat izan zuen, eta beste iktus baten eraginez zen du da bart, 2:00ak inguruan, Donostiako ospitalean. Hernanin jaioa, 90 urterekin hil da.
Setienen omenezko hileta elizkizuna bihar egingo dute Donostiako Artzai Onaren katedralean. Jose Ignacio Munilla Donostiako egungo gotzainak gidatuko du elizkizuna.
Elizan zuen karguarengatik pertsona ezaguna izan da Setien, baina baita Euskal Herriko gatazkari buruz egin dituen adierazpen politikoengatik ere. Setienek defendatu zuen Elizak ezin ziola Euskal Herriko gatazkari bizkar eman.
Bere jarreraren adierazle, Setien. Un obispo vasco ante ETA [Setien. Gotzain bat ETAren aurrean] hark idatzitako liburua. ETAren jarduna gaitzetsi zuen, baina harekin “bigun” aritzea leporatu izan zioten zenbait sektore ez abertzaletatik.