Aste Nagusiko DJ Gazteen III. Erakustaldia egingo dute
Iazko egitasmoak izan zuen arrakastaren ondoren, Aste Nagusiko DJ gazteen III. Erakustaldia egingo dute aurten ere, 2018ko Aste Nagusiaren barruan. Gazteen artean musika mota honekiko dagoen sentsibilitatea jaso eta beraien sormena erakusteko xedearekin antolatu du erakustaldia Donostia Festak udaleko sailak, Donostia Gazteria saila eta FNACen laguntzarekin batera.
14 parte hartzaile izan ditu aurtengo deialdiak eta lehenengo aldiz, 6 kanpoan geratu behar izan dira. Erakustaldia egingo duten 8 DJ gazteek, abuztuaren 11tik 18ra bitartean egingo dituzte saioak, Kursaaleko agertokian, 23:30tik aurrera.
Antolatzaileek, “aurreko edizioetan bezain feedback ona jasotzea” espero dute eta datozen urteetan partaidetza handiagotzea. Programazio honen barnean nesken parte-hartzea bultzatu nahi izan dute, eta horregatik, “musikarekin esperimentatzea gustokoa duten neskak animatu” nahi izan dituzte bereziki.
Hona hemen aurtengo saioen egutegia:
- Abuztuak 11: BIGGO
- Abuztuak 12: PERU RUBIO
- Abuztuak 13: TELMO ESNAOLA
- Abuztuak 14: D. CHOREZ
- Abuztuak 15: MEDD RYLES
- Abuztuak 16: ETHEREALZ
- Abuztuak 17: VASKE
- Abuztuak 18: JAVI BUJEDA