'Autogestioa eta okupazioa gazteok antolatzeko!' lelopean manifestazioa egingo dute ostiralean
Parte Zaharreko gazte lokal berria desalojatu zuten, pasa den asteko ostiralean. Hori salatzeko eta Karmengo jaietako gazte egunarekin bat eginez, manifestazioa egingo dute Parte Zaharrean ostiral honetan. Autogestioa eta okupazioa gazteok antolatzeko! lelopean abiatuko dira kaitik 16:30ean. Okupazioaren eta gune autogestionatuen aldeko pauso bat ematea aldarrikatuko dute.