Kanpainaren harira zabalduko duten materiala. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Eraso matxisten aurkako kanpaina abian jarriko du udalaren Berdintasun Departamentuak,
Baietzik gabe ezetza da! leloarekin. Jazzaldian hasiko dute kanpaina eta Gabonak arte mantenduko dute. Edonola, azaldu dutenez, kanpaina indartuko dute Aste Nagusian eta Euskal Jaietan. Horretaz gain, auzoetako jai batzordeekin harremana dutela diote Berdintasun sailekoek, eta beharrezko material guztia emango dietela jaietan zabaltzeko. Biktimei arreta hobea ematea du helburu kanpainak, eta neska eta emakumeak ahalduntzea, besteak beste.
Kanpainaren baitan, materiala zabaldu eta neurriak hartuko dituzte:
- Aste Nagusian, pankarta bat jarriko dute udaletxean; eta elkarlanean ariko dira Donostia Festakekin
- Postontzietan informazioa banatuko dute, urte osorako erabilgarria
- Gazteei arreta berezia jarriko diete, eta neskentzako eskuorriak banatuko dituzte
- Aste Nagusian, informazio gune finko bat jarriko dute, Bretxa inguruan. Egunero egongo da zabalik; abuzuaren 11n, 18:30etik 4:00etara, eta gainerako egunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 22:30era; abuztuaren 14tik eta 15erako gauean, 4:00ak arte luzatuko dute ordutegia.
- Ostalaritza sektorearekin ere elkarlanean ariko dira. Eraso matxisten aurrean erabili beharreko protokoloa azalduko diete, eta taxi gidariek ere informazio eguneratua izango dute ezezetzda.eus webgunean
- Dbus konpainiako autobusetan publizitatea jarriko dute
- Sare sozialetan sentsibilizazio kanpaina indartsuko dute, eta traola hauek erabiliko dituzte: #ezezetzda #niksinistendizut #noesno #yositecreo
KANPAINAKO GOMENDIOAK
Eraso sexistei nola aurre egin:
- Izan zeure buruaren jabe
- Erasotzea delitua da, defendatzea ez
- Bakarrik ezin baduzu, laguntza eskatu
- Autodefentsa feminista tailerretan parte hartu. Elkarrekin indartsuagoak gara!
Nola ekidin bortxaketa saiakera bat:
- Susmorik baduzu, fidatu zure intuizioarekin
- Kalearen erditik joan pauso sendoak emanez eta jarrera segugu batekin
- Laguntza eskatu nahi baduzu, sua! oihukatu
- Ez gara biktimak, gu ere indartsuak gara. Defentsarako eskubidea duzu erasotzailea KO utzi arte