Euskal komikiaren ibilbidea egingo dute larunbatean

- PAN-PIN (1960), Okendo kalea 22.
- HABEKO MIK (1982), Erregina Erregeordea kalea 2, 1.
- LEHEN EUSKAL KOMIKI TIRA (1894), Legazpi kalea 5.
- TXISTU (1927) eta ARGIA (1921-1936), Garibai kalea 28.
- POXPOLIN (1935), Hondarribia kalea 23, 1.
- KOMIKIGUNEA (2014), Errege-erregina katolikoen kalea 16.
- IPURBELTZ (1978), Tolosa ibilbidea 107.
- XABIROI (2005), Errotazar bidea 124.
Donostia komikiaren euskal hiriburua dela erakutsi nahi du Ereiten Kultur Zerbitzuak. Hiri honetan lehenik prentsan eta berehala aldizkarietan sortu zen euskal komikia. Ibilbidean zehar komiki horiek zein orube, etxadi, solairu edo lokaletan sortu ziren ikusiko dute bertaratzen direnek, eta era berean, sorkuntza puntu hauen artean dagoen distantzia laburrari aipamena egingo diote ibilbidearen gidariek.