(Argazkia: Donostiako Udala)
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzarako eta koordinaziorako bidea ezartzen duen hitzarmena sinatu dute gaur Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak. Eneko Goia alkateak eta Estefania Beltran de Herediak izenpetu dute.
Lurraldean erabilgarri dauden polizia baliabideak optimizatzea eta herritarrek segurtasun publikoaren arloan dituzten premiei erantzun hobea ematea du helburu hitzarmenak. “Baliabideak eta poliziaren zerbitzuak hobeto kudeatzea suposatuko du, eta ziurherritarren ongizatea hobetuko duela”, adierazi du Goiak.
Udaltzaingoak eta Ertzaintzako denbora asko daramate lankidetzan, ekitaldi garrantzitsuen segurtasunari eta nazioarteko terrorismoaren mehatxuaren aurrean eman beharreko erantzunari begira. “Asmoa da lankidetza hori indartu eta hobetzea, leku gehiagotara erantzun eraginkorrago batekin heltzeko, hasi delinkuentzia txikitik eta jenero indarkeria bezalako fenomenoetara iritsi arte”, esan du alkateak.
Hitzarmenak ere ondorengoa bideratuko du: polizia intereseko informazioa, bai aldizkakoa eta bai berehalakoa, trukatzeko mekanismoak eta presazko polizia komunikazioen protokolo bat ezartzeko aukera.