Donostiako Udaletxean egin zuten Masterraren aurkezpena. (Argazkia: Donostiako Udala)
Atano III frontoiak hirugarren urtez hartuko du Kirol Txartela Pala Masterra. Gaur abiatu da eta abuztuaren 17ra bitarte iraungo du. Tarte horretan pala jokalari profesionalak, amateurrak, emakumeak eta gazte promesak ikusteko aukera egongo da. Pilotazaleen artean pala sustatzea da Masterraren helburua.
Txapelketako berrikuntza nagusia da gazteak ere arituko direla lehian. Beraien partidak gizonezkoen txapelketako neurketen aurretik jokatuko dira. Bestalde, bigarren urtez jarraian emakumeak Masterraren protagonista izango dira. Emakumeen parte hartze zerrenda bost bikotek osatuko dute, eta abuztuaren 1ean hasiko dira lehian. Gizonezkoen parte hartzaile zerrenda, berriz, Innpala enpresako 10 pilotari profesionalek eta Realeko pilota saileko sei pilotarik osatuko dute. Bikoteak mistoak izango dira. Bi multzotan banatuko dira eta ligaxka bat jokatuko dute. Ondoren, multzo bakoitzeko bikote txapeldunak finala jokatu du.