
Sasoian egon nahi dute Loiolako Erriberako bizilagunek, ongi pasatzen duten bitartean. Horretarako, uda osoan zehar, zunba saioak antolatu dituzte, Gabriel Maria Laffite plazan. Asteazkenero izango dira saioak, 20:00etatik 21:00etara, data hauetan: uztailak 11, 18 eta 25, eta abuztuak 1, 8, 22 eta 29.
Saio guztiak irekiak izango dira, 3 eta 90 urte bitarte dituztenentzat.