Iazko Txikijazz Big Band taldearen kontzertua. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bi ardatz nagusi ditu 6. Txikijazzak: Musikarako sarbidea eta ikus-entzule berriak sortzeko ezagutza. Familietara zuzendutako jaialdia da, eta hasierako helburuei eutsiko die: musikaren kultura eta jazza sustatzea. Uztailaren 27tik 29ra izango da aurtengo ekitaldia. Musikari gaztetxoek kontzertuak eskainiko dituzte, eta, tartean, Txikijazz Big Banda izango da: “Jaialdiaren proiektu izarra da, eta aurten berrikuntzak eta aldaketak izango ditu antolaketari dagokionez”, diote antolatzaileek.
Hamabi piezako errepertorioa eskainiko du bandak, Javier Perez Rouco eta Iban Gurrutxagaren zuzendaritzapean (musikari profesionalak eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako irakasleak biak). Taldea osatuko dute 41 musikarik, 10 eta 14 urte bitartekoak guztiak.
Kutxa Kultur sartu da antolaketan, ete egunero lau jarduera programatzeaz gainera, jaialdiaren agertoki izango da Tabakalerako Kutxa Kultur Plaza, eta kontzertuak eta jarduerak egingo dituzte han.
Sei emanaldiak tematikoak izango dira. Instrumentuak: pianoa, saxofoia, klarinetea, tronpeta, gitarra, baxua, kontrabaxua, bateria; eta estiloak: jazz, soul, swing eta blues.
Programazio guztia kontsulta daiteke jada
Txikijazz.com webgunean.