Koldo Almandoz 'Zuzendari Berriak' sailean lehiatuko da
Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak –New Directors– sailean parte hartuko duten lehen hamahiru zinemagileen berri eman dute. Tartean da, Koldo Almandoz zuzendari donostiarra. Oreina filma aurkeztuko du Zinemaldian, eta oroigarria irabazteko lehiatuko da.
Nork bere buruarekin zein familiarekin izaten dituen gatazkak jorratuko ditu aurten Zuzendari Berriak sailak. Askotariko istorioak jasotzen dituzten hamahiru filmek osatuko dute: Errusiako urrutiko baserri batean, XIX. mendeko Vietnamen, 90eko hamarkada hasierako Jugoslavian nahiz Suitza garaikidean girotutakoak dira.
Hona hemen filme eta zuzendarien zerrenda:
- Oreina, Koldo Almandoz (Euskal Herria).
- Apuntes para una pelicula de atracos, Leon Siminiani (Espainia).
- Un om la locul lui, Hadrian Marcu (Errumania).
- Para la guerra, Francisco Marise (Argentina).
- Boku Wa Iesu-Dama Ga Kirai, Hiroshi Okuyama (Japonia).
- Julia y el zorro, Ines Maria Barrionuevo (Argentina).
- La camarista, Lila Aviles (Mexiko).
- Der läufer, Hannes Baumgartner (Suitza).
- Neon Heart, Laurits Flensted-Jensen (Danimarka).
- The Third Wife, Ash Mayfair (Vietnam).
- Viaje al cuarto de una madre, Celia Rico Clavellino (Espainia).
- Nëntor I Ftohtë, Ismet Sijarina (Kosovo).
- Serdtse Mira, Natalia Meshchaninova (Errusia).