Presentacion de Maria ikastetxea Aldakonea proiektuaren kontra agertu da
Aldakonea hirigintza proiektua aurkeztu du Donostiako Udalak, aste honetan. Egiako Aldakonea magala birsortzeko hiri proiektua adostu du Kutxa Fundazioarekin. Hori dela eta, hainbat aldaketa egingo dituzte eremuko lur sailetan. Horien artean dago, Mandasko Dukearen kalean dagoen Presentacion de Maria ikastetxea tokiz mugitzearena.
Hiriko beste eremu batera aldatzeko proposamena egingo dio udalak ikastetxeari. Ordea, ez dirudi prest daudenik egungo egoitza uzteko. Ikastetxeko arduradunak kritiko agertu dira udalaren asmoarekin, eta ohar bat plazaratu dute kontrakotasuna azaltzeko. “100 urtetik gora daramagu Mandasko Dukean hezkuntza kristauaren aldeko lanean. Proiektuaren kontra gaude. Ez dugu ulertzen udalak eta Kutxak beraien proiektua inposatu nahi izatea besteoi”.