Hiriko hirugarren Smart Kalea izango da Antso Jakituna
Amarako Antso Jakituna kalea Smart Kalea izango da laster: argiztapen adimentsua izango du, eta inor igarotzen ez denean intentsitate baxuagoa izango dute argiek; smartphonerako aplikazioa sortuko dute, igarotzen direnek saltokien promozioen berri izateko; saltokietan eta etxebizitzetan energia aurrezteko gailuak jarriko dituzte… Ernesto Gasco alkateordeak esan du adostasunera iritsi direla kale horretako bizilagunekin: “Hirigintza-eraldaketa baino haratago doa Antso Jakitunaren kaleko bizilagunekin lortutako konpromisoa; espazioa hiriaren abangoardia teknologikoan kokatzeko aukera eskaintzen du. Sentsibilizazioaren eta informazioaren bitartez, espero dugu eragina izatea merkatuak mugikortasun elektrikoaren eremuan eskaintzen dituen aukeretan”. Duela gutxi albiste izan zen Antso Jakitunaren kalea, espaloia egokituko dutela eta.
Smart Kaleak dira jada Parte Zaharreko kale Nagusia eta Altzako Txirrita Bertsolaria kalea.