Añarbeko urtegira bisita egingo dute igandean
Cristina Enea Fundazioaren eskutik, Añarbeko Urak-ekin lankidetzan, irteera egingo dute Añarbeko urtegira, igandean. Bisitariek gertutik ezagutuko dituzte hango azpiegiturak eta egiten dituzten lanak. Inguruko paisajeaz ere gozatuko dute.
Beharrezkoa da aurrez izena ematea webgunearen bidez edo 943 453 526 telefono zenbakira deituta. 10:00etan irtengo dira, autobus geltokitik.