Kontxan izango dira TKE eta Euskotren ligetako jardunaldiak
TKE eta Euskotren ligek Donostian izango dute hurrengo jardunaldia, larunbatean, 18:00etan, Kontxan. Donostiarra-Kaiarriba Amenabar banderak egongo dira jokoan, eta bertan ariko dira Donostiarra eta Arraun Lagunak, hurrenez hurren, dagozkien ligetan. Estropadak bukatzean, casteller batzuen ikuskizuna izango da. Jarraian, Pen?a Portaletas-eko Ane Eskisabelek eta Patxi Vicun?ak sari berezi baten aurkezpena egin dute: bi estropadetako brankari onenari emango diote saria, bigarren ziaboga nola egiten duten baloratuta. Banderaz gain, irabazleek jasoko dute garaikur bat, 400 urte dituen Parte Zaharreko etxe bateko egurra erabiliz egindakoa. Igandean, berriz, gorengo bi liga horietako partaideek Kantabriara bidaiatuko dute, han izango baitute hurren jardunaldia, Castron, 12:00etan.
ETE ligak eta KAE-2 ligak, berriz, Donostiarraren ontzien presentziarekin, jardunaldi bakarra izango dute, igandean, 17:00etan, Camargon.