Belaontzi estropaden aurkezpena. (Argazkia: Donostiako Udala)
Nazioarteko Donostia Hiria Estropadak jokoan egongo dira asteburuan, Kontxako uretan barrena. Guztira, 40 ontzi baino gehiagok parte hartuko dute, bi motatan banatuak: IRC eta Osiris. Vicente Munilla zenaren sendiak antolatzen du lehia, Donostiako Klub Nautikoarekin batera, Munilla nabigatzailea omentzeko. Diotenez, Kantauriko txapelketarik garrantzitsuenetako bat bilakatu da, eta estropadak laguntza jasotzen du Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik.
Lehenengo irteera larunbatean izango da, uztailak 14, Hendaiako uretan, eta partaideek egingo dituz Higerreko eta Donostiako badien arteko 12 miliak. Etapa bukatzean, sari banaketa egingo dute Miramar jauregian.
Igandean, uztailak 15, bigarren etapa izango da, eta 2 eta 3 probak jokatuko dituzte Kontxako Badian, 12.00etan. Parte-hartzaileek haizealde-haizebe aritu beharko dira, Pasealeku Berriaren parean, Sagartxo saria irabazteko.