(Argazkia: Vaiven)
Uztailaren 18tik 22ra bitarte Vaiven konpainiak
Erlauntza antzezlana eskainiko du Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan. Bost egunez jarraian emango dute obra, ordutegi desberdinarekin; 18tik 20ra 20:00etan, 21ean 20:00etan eta 22:30ean eta 22an 19:00etan.
Sinopsia: “Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu ‘eroa’ izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…”.
Sei emakumek osatzen dute aktore taldea: Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. Aldiz, Mireia Gabilondo da zuzendaria eta Kepa Errasti antzezlanaren sortzailea. Viktoria Eugenia antzokiak, Gasteizko Antzoki Zaharrak eta Arriaga antzokiak ekoiztu dute obra, Antz3rkiz programaren barruan.