Argazkia: Paco Marí
Kaiko karmenak hiriko jai zaharrenetakoak dira, eta aspaldiko festetatik gaur egungoetara gauza asko aldatu badira ere, portuko jaietan badira urteetan zehar mantendu diren aspaldiko ohiturak. Nabarmenena, agian, kukan?arena da. Izan ere, auzoko gazte eta zahar gehienek mantendu dute oreka, behin edo behin, itsasoan barrena doan postean korrika egiten zuten bitartean.
40ko hamarkadan kaiko itsasontzi batean ipini ohi zuten kukan?a, eta auzoko haurrek bertatik egiten zuten postearen beste puntako ikurrin?a hartzeko saiakera. Denborarekin, ordea, kukan?a portuko lonjan jartzeko ohitura nagusitu zen, eta hala mantendu dute hori, aurtengo jaietara arte. Izan ere, lonjaren eraberritze lanak direla eta, kukan?a lekuz mugitu behar izan dute aurten kaiko bizilagunek.
Aspaldiko jaietan egiten zen Karmen eguneko estropadak arrakasta handia izan ohi zuen ere, eta auzoko gazteek ohitura hori berreskuratzeko saiakera egin zuten auzoen arteko estropadarekin.
Jaiak urtez urte ospatu dira kaian, baina 2000. urtean bertan behera geratu ziren antolatzaileen errelebo faltagatik. Lau urtez egon ziren festak ospatu gabe, 2004an Karmengo jaiak portura bueltatu ziren arte. Geroztik, bost egunetan zehar ospatzen dira portuko festak, adin eta gustu guztientzako ekitaldiz beteriko egitarauarekin.