Loiolako jaiak "mundialak" izango dira
Salgai jarri dituzte Loiolako jaietako kamisetak, mundialak leloarekin: “Zein da Loiolako festak hoberen definitzen dituen hitza? Mundialak. Munduko Kopa dela aprobetxatu dugun arren, ez du futbolarekin zerikusirik. Mundialak dira, loiolatarrentzako ez dagoelako parekorik”, diote jai batzordekoek.
Hainbat dira Loiolako jaiak mundialak izateko arrazoiak, jai batzordekoen esanetan:
- Loiolako komunitatea jatorri ezberdinetako pertsonek osatzen dutelako
- Jaietan herri askotatik datozen lagunek parte hartzen dutelako. Aralar mendia kaleko postuetan dauden saltzaileak, nazioarteko folklore jaialdira datozenak…
- Loiolara pertsona guztiak direlako ongi etorriak