Akelarre belaontziak irabazi du Donostia Hiria estropada
Asteburuko bi estropadak jokatuta, Akelarre belaontzia izan da Donostia Hiria estropadako irabazlea. Larunbatean Hendaiako uretan aritu ziren, eta atzo, igandea, Kontxako badian jokatu zuten bigarren etapa, Pasealeku Berriaren parean.
Lehian aritu zirenetatik miliak azkarren nabigatu zituen ontzia Mauricio Gibertek gidaturiko Akelarre izan zen. Munilla anaiak lehian sartu ziren Sagartxo IV ontziarekin, hasiera baino bukaera hobea eginez. Halere, ez zen nahikoa izan beraientzako lehen postua lortzeko. Datorren urtean 20. Donostia Hiria estropada irabazteko aukera izango dute; urteurrenekoa. Hona hemen estropada desberdinen sailkapenak:
IRC
- 1. Akelarre, Mauricio Gibert.
- 2. Sagartxo IV, Pablo Munilla.
- 3. Fonbadet, Thierry Greibill
- 1. Toloti, Iñigo Etxaniz.
- 2. NJ, Eneka Juanena.
- 3. Poivre et Sel, François Maurens.
- 1. IX, Carsten Nielsen
- 2. Skat, Txema Artola.
- 3. Samfaina 92, Esteve Viñolas
- 1. Tuareg, Santi Pablos.
- 2. Camborio, Edurne Berrueta.