Aiete: Baserriz baserri eraiki dira jaiak

1976 eta 1977 urteetan askatasunaren bultzada izan zuten jaiek, Donostiako beste hainbat auzotan bezala. Garai hartan Jolastokiko kultur eta kirol elkarteak hartu zuen jaien antolakuntzan protagonismoa. Urte batzuk geroago, Etxadiko igerilekuetakoek hartu zuten jaien prestaketaren erreleboa.
Mende aldaketarekin batera, igerilekuen eraldatzea etorri zen, eta horren ondorioz, 2000, 2001 eta 2002 urteetan ez ziren jaiak antolatu. 2002ko neguan, Lantxabe auzo elkartea sortu zen, eta 2003an Aieteko jai “berriak” antolatzen hasi ziren, modu xumean. Gaur egun, indarra hartzen joan dira, eta Jolastokiko Aieteko kultur eta kirol elkarteak, Euskara Batzordeak eta Lantxabekoek antolatzen dituzte, elkarlanean.