[Bideoa] Espainiako itsas armadaren desfilearen aurkako ekintza bat egin du Sortuk
Karmengo Amaren eguna dela eta gaur Espainiako itsas armadak hirian egin duen desfilearen aurka agertu da Sortu. Goizekoa “indar erakustaldi bat” izan dela argudiatuz, desfilea onartezin eta lotsagarritzat jo du alderdi abertzaleak, eta Euskal Herrian bakean eta bizikidetzan urratsak ematen jarraitzeko desmilitarizazioa “azken muturreraino” eramatea beharrezkoa dela adierazi du.
Protesta gisa, Kontxako hondartzan pankarta batzuk erakutsi dituzte Sortuko kideek, “Alde hemendik” esaldia osatuz. Bideoa egin dute ekitaldia ikustarazteko.